Zein da lehenengo mugikorra izateko adin egokia?

Ikasleak Zein da lehenengo mugikorra izateko adin egokia?

Osasunaren ikuspuntutik, galdera honek ez du erantzunik, izan ere, faktore askoren araberakoa da, hala nola adingabearen heldutasun maila, behar pertsonalak eta familiaren beharrak, ingurunea, familiaren egoera ekonomikoa, etab. Ez dago adin egokirik lehen mugikorra izateko. Agian, gomendio orokorra izan liteke lehenengo mugikorra 10 eta 14 urte bitartean erostea.

Edonola ere, garrantzitsuena ez da lehen mugikorra erosten diguten adin zehatza, baizik eta mugikor horri emango diogun erabilera.

Zertarako behar dut mugikor bat?. Nola moldatuko naiz eduki GUZTIETARA sarbidea eskaintzen didan gailu bat erabiltzeko?. Nola arautuko dut erabilera hori?. Prest al nago erabilera horrek dakartzan arriskuei aurre egiteko?; etab…

Internet gauza guztiera sarrera ematen du.
Zertarako nahi dut mugikorra?.
Zer erabilpen emango diot?.

 

Ildo honetatik, komeni da kontuan hartzea gailu honek EDOZEIN eduki eta toki-etara sartzeko aukera ematen duela, bai egokiak zein desegokiak. Aldi berean, nik aukera hori dudan heinean besteek ere nire datuak ezagutzeko aukera dute. Horrexegatik beharrezko bihurtzen da babestea, zaintzea eta kontuz aritzea.. Horretarako hauek dira gomendio nagusiak:

  • Lehenengo mugikorrerako irizpideak ezartzea. Ez da ideai hona egun guztia mugikorrari itsatsita egotea. Nola lortu?.
    • Ordutegiak eta mugikorra erabiltzeko uneak zehaztu.
    • Azaldu gurasoei mugikorrari emango diozun erabilera: zertarako behar duzun eta zertarako erabiliko duzun.
    • Hitzegin gurasoekin sareko jokabide egokien eta errespetuaren arauen inguruan.
    • Onartu ezazu badirela arriskutsu izateagatik sartzea komeni ez zaizun tokiak, bizitza errealean bezala.
  • Arriskurik ohikoenak ezagutu behar dira eta aurre egiten ikasi, sarean bakarrik nabigatzen hasi aurretik:
    • Gizarte sareen sarrerarekin batera, cyberbullying, sexting edo grooming kasuak areagotu dira. Horregatik, arrisku hauen aurrean prest egon behar dugu.
    • Era berean, badira bestelako arriskuak ere, hala nola adingabeentzat egokiak ez diren edukietara sartzea. Denborarekin, pornografia, gehiegizko indarkeria edo drogen kontsumoa agertzen duten edukietara iritsiko zara zalantzarik gabe, beraz, gurasoekin edo konfidantzazko hezitzaile batekin gai hauek jorratzen hastea komeni da. Helburua, alderdi hauei, familiartean, zentzua eta interpretazioa ematea da, eta baita egoera horien aurrean haiengandik espero duguna argitzea ere.

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos