Droga eta alkohola-ren presentzia gizarte sareetan, pelikuletan eta serieetan

Ikasleak Droga eta alkohola-ren presentzia gizarte sareetan, pelikuletan eta serieetan

Teknologia berriek eskura jartzen dituzte gure adinerako desegokiak izan litezkeen hainbat bideo, pelikula, modako serie edo eduki. Aurreko atalean gure pantailetan pornografia agertzearen gaia nola planteatu aztertu badugu, atal honetan alkoholaren eta bestelako legez kanpoko drogen apologia egiten duten edukietan jarriko dugu arreta.

Adingabe garenetik oraindik ez ditugu alkoholaren eta bestelako legez kanpoko drogen apologia egiten duten honelako edukiak ulertu eta barneratzeko beharrezko tresnak.

Oraindik ez dugu behar adina informaziorik ez eta gaiari buruzko irizpide definiturik ere, beraz, gaia jorratzeko erabiltzen den ikuspuntuaren eta planteamenduaren arabera, psikoaktiboen erabileraren irudi positibo edo negatibo bat iritsiko zaigu. Gainera, adingabeok bakarrik ikusi ohi ditugu eduki hauek eta, ondorioz, ezin digu inork lagundu eduki horiek testuinguruaren barruan interpretatzen edo ulertzen. Honelako edukiak behin eta berriz pantailetan errepikatzen badira, kontsumoaren nolabaiteko normaltasuna helaraziko zaigu, hau da, substantzia psikoaktiboen nolabaiteko onura eta kaltegabetasuna. Honela, pixkanaka pixkanaka eta ohartu gabe sustatu daiteke mota honetako substantziekiko desioa eta erakarpena, edo substantzia horiek egoera edo ospakizun jakinekin lotzea gerta liteke.

Drogen kontsumoaren prebentzioa abian jartzeko eta substantzia psikoaktiboen kontsumoarekin lotutako edukien inguruan aritzeko aukera ezin hobea daukagu hemen. Lehenago edo beranduago egin beharko diogu aurre alderdi honi eta, horregatik, hobe da prebentziorako oinarriak lehenbailehen ezarri eta bideratzea.

Gure gurasoenkin gai honi buruz hausnartzeko orduan, hainbat alderdi izan behar ditugu kontuan:

  • Psikoaktiboen kontsumoa betidanik existitu da gizadiaren historian zehar. Substantzia hauek gizakion artean egon dira antzinatasunetik. Halaber, egia da gaur egun kontsumo horrek bestelako esanahiak dituela, beste eginkizun bat betetzen dute kontsumitzaileen bizitzan eta gizartean. Gainera, substantzia hauen ahalmena eta kalitatea asko areagotu da eta kontsumoaren testuinguru soziala ere erabat aldatu da.
  • Betidanik, eta ia kultura orotan, adintxikikoen droga kontsumoa guztiz debekatzeko ahalegina egin da.
  • Gaur egun, psikoaktiboen erabilerak bizi garen gizartearen isla dira, non drogak merkatuko produktu eta kontsumo gizartearen produktu bilakatu diren. Horren ondorioz, sarritan erabilera horiek kontsumistak, konpultsiboak eta, zenbaitetan, kontrolik gabeak izaten dira.

Erabat desegokia eta kaltegarria da adingabeek drogak kontsumitzea. Zerbatik da desegokia adingabeek honelako substantziak kontsumitzea:

    • Garrantzitsua da adingabeek drogarik ez kontsumitzea, heltze eta hazkuntza prozesu betean baitaude. Nerabeak heltze eta hazkuntza prozesu betean aurkitzen dira, bai fisikoki zein psikologikoki eta sozialki ere. Horregatik da kaltegarria hain zuzen ere psikoaktiboen kontsumoa; alde batetik, burmuina eraikuntza prozesu betean dagoelako eta, bestetik, kontsumoa eguneroko bizitzako erronkei eta zailtasunei aurre egitea saihesteko bidea izan daitekeelako.

Nerabezaroan zehar gertatzen den substantzien gehiegizko kontsumoak ondorio kaltegarriak ditu banakoarentzat, izan ere, bilakaera psikologikoaren gelditzea eragin dezake eta horrek nortasun osasungarri eta funtzionala lortzea zailtzen du.

Bestalde, aipagarria da ere drogen kontsumoa adin goiztiar batean hastea ondorio negatiboekin lotzen dela, hala nola mendekotasun arrisku handia, osasun mental okerragoa, arrisku psikosozial gehiago, substantzien kontsumoa eta gehiegizko kontsumoa, hezkuntza maila baxua, etab.

Nerabezaro garaian psikoaktiboak ez dira gomendagarriak, burmuina oraindik eraikitzen ari da eta izaera ez dago finkatua.
Azken batean, ez da komenigarria substantzia psikoaktiboen kontsumoari buruzko lehen informazio iturria gizarte sareak, pelikulak, gazteei zuzendutako serieak edo Youtube-ko bideoak izan daitezen. Hobe da irakasle edo gurasoak badira hasiera batean gaia planteatzen digutenak eta horren inguruan hausnartzen laguntzen digutenak, hau da, zenbait serie edo telebista programatan agertzen den substantzia hauen irudiaren inguruan, substantzia hauen kontsumoak dakartzan arriskuen inguruan eta kontsumoaren ondorioaren inguruan. Gainera, adin goiztiarretan kaltegarriak diren eduki hauei mugak jartzeaz gain, drogei buruz pentsatzen dutena azal diezagukete ere. Pelikula edo telebista serie bat ikusteko adinari buruzko erreferentziak kontuan hartzea eta helduagoentzat diren edukiak saihestea komeni zaigu.

Adintgabeko izanik, eduki hauek gugan izan ditzaketen ondorio kaltegarriak ezagutu behar ditugu, oraindik eduki hauek ulertu eta asimilatzeko gaitasunik ez dugun heinean.

Gaiari buruzko informazio gehiago.
https://energycontrol.org/energycontrol.org/energy-control/que-hacemos.html

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin