Heziketa eta errespetua

Gurasoak Heziketa eta errespetua

Teknologia berrien erabilera egokirako arautze-irizpideak

Gailu mugikorrek gure bizitzetan eragin duten inbasioaren eta gailu teknologiko hauen erabilera egokien inguruko kulturarik ezaren aurrean, hainbat arautze-irizpide ezarri beharko ditugu teknologia berrien erabilera egokia bermatu nahi badugu.

Guk ezinbestekotzat jotzen dugun alderdietako bat erabilera desegokiei mugak jartzearena da. Hau da, argi uztea zein momentutan ezin diren pantailak erabili erabiltzailearentzat edo harekin dauden pertsonentzat desegokia delako.

Pantailak erabili behar EZ diren momentuak:

  • Beste pertsona batzuekin gaudenean. Lehentasuna beti dira pertsonak.
  • Kontzentrazioa eta memorizatzea eskatzen duten ikasketa momentuetan.
  • Mahaian, familiartean, bazkaltzeko edo afaltzeko orduan.
  • Ibilgailu bat gidatzean.
  • Lo egiteko orduan.
  • Ikuskizunetan edo berariaz debekatuta dagoen tokietan.

ZIBERBIZIKIDETZA ETA NETIKETA

Netiketa terminoak Interneten manera onak zaintzeko jarraibideak izendatzen ditu. Barne hartzen ditu komunikazioa eta bizikidetza digitala ahalbidetzen dituzten hainbat arau. Jarraibide hauek hiru ardatzen ingurukoak dira:

Besteekiko begirunea eta errespetua agertzea:

  • Eskatu baimena norbait etiketatu aurretik.
  • Erabili etiketak modu positiboan, inoiz ez norbait iraintzeko, beheratzeko edo norbaiten kontura barre egiteko.
  • Neurtu ongi argitaratuko dituzun kritikak.
  • Ez da ezer gertatzen adiskidetasun eskaerak, ekimenetarako gonbidapenak eta abar alde batera uzteagatik.
  • Erabili salaketarako aukerak beharrezkoa denean.

Gainerakoen pribatutasuna zaintzea:

  • Galdetu zure buruari beste pertsona batzuei buruzko zein informazio argitaratzen ari zaren eta ziurta zaitez pertsona horiei ongi iruditzen zaiela.
  • Beste pertsona batzuk etiketatzeko orduan, ez egin iruzurrik.
  • Ezin duzu beste pertsona batzuen irudia agertzen duten argazkirik edo bideorik argitaratu haien baimenik gabe.
  • Modu pribatuan helarazi dizuten informazio bat argitaratu aurretik, galdetu argitara dezakezun ala ez.

Sareko giro ona sustatzea:

  • Ahalbidetu gainerakoek zure pribatutasuna eta intimitatea errespetatzea. Azaldu zure kontaktuei, bereziki berriak direnei, nola kudeatu nahi dituzun zure pribatutasuna eta intimitatea.
  • Gogora ezazu dena letra larritan idaztea garrasi egitearen modura interpreta daitekeela.
  • Erabili eskura dituzun baliabideak (marrazkiak, sinboloak, emotikonoak, etab.) gauzak hobe azaltzeko eta gaizkiulertuak ekiditeko.
  • Desatsegina zaizun gauza baten aurrean, saia zaitez lasaitasunez eta indarkeriarik gabe erreakzionatzen. Ez erantzun inoiz ere berehala eta modu erasokorrean.
  • Hitz egin gainerakoei errespetuarekin, batez ere hirugarrenen begien bistan ari bazara.
  • Irakurri eta errespetatu gizarte sarearen erabilera arauak.

Iturria: Wikipedia. Kontsulta data: 208ko apirila, URL helbidea http://es.wikipedia.org/wiki/Netiqueta

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin