Teknologia berrien erabilera egokirako dekalogoa gurasoentzat

Gurasoak Teknologia berrien erabilera egokirako dekalogoa gurasoentzat

EZAGUERAK

  • Gure seme-alabak trebeagoak izaten dira sarean barna, baina guk bizitzarako esperientzia, sen ona eta testuinguruari buruz falta zaien informazioa eskaintzen dizkiegu.
  • Aita-amak garen heinean, teknologia berrien erabilerari beldurra galdu behar diogu. Gutxieneko hurbiltze ahalegin bat baliagarria izan liteke.
  • Jarri interesa zure seme-alabek erabiltzen dituzten sareko tokietan, zer egiten duten eta norekin erlazionatzen diren jakiteko, baina sme-alaben pribatutasuna inbaditu gabe.
  • Ezagutu eta zabaldu sareko jokabide egokien eta errespetuaren arauak: “netiketa”.
  • Bihur zaitez teknologia berrien erabilera zuzenaren eredu. Seme-alabei eskatzen diezunaren eta zure mugikorra edo Internet erabiltzeko moduaren artean koherentzia egotea garrantzitsua da.
  • Errespetatu sareko jabetza, hori urratzea delitu izan daiteke eta. Ikasi nola aurkitu doako alternatibak.

Pantailak, ez lirateke errealitatearekiko kontaktua saihesten duen horma

KOMUNIKAZIOA

  • Partekatu denbora eta informazioa zure seme-alabekin. Lagun iezaiezu konektatzeko orduan eta irakatsi seme-alabei erabilera jarraibide egokiak. Haiekin ahalik eta gehien hitz egin eta bihur zaitez erabilera zuzenerako eredu.
  • Ez da egia sarean ageri den guztia. Ohartarazi gezur era iruzur ugari daudela eta, zenbaitetan, jendea ez dela dirudiena.
  • Irakats iezaiezu ziberespazioan zuhurrak izaten, kalean egiten duten modu berean. Hitz egin ongi dagoenari eta gaizki dagoenari buruz, baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz.
  • Sustatu segurtasun ohiturak zure seme-alaben artean. Ez eman informazio pertsonalik ez eta pasahitzik, ez erabili kreditu txartelik eta ez geratu ezezagunekin.
  • Trata itzazu gainerakoak begirunez.
    • Jokatu gainerakoekin haiek zurekin jokatzea gustatuko litzaizukeen moduan.
    • Ez egin edo ez idatzi sarean pertsonalki egingo edo esango ez zenukeen ezer.
    • Ez argitaratu edo ez igo sarera zure auzoko plazan erakutsiko ez zenukeen argazkirik.
  • Irakatsi pertsonei lehentasuna ematen, pantailen aurretik.

Pantailak, ez lirateke ikasketarako oztopo bat izan beharrik

ARAUTZEA

  • Behatu zein euskarri erabiltzen dituzten eta nola. Gure seme-alabari Ferrari bat edo zilindro-bolumen handiko motorra oparituko ez geniokeen modu berean, ez da gomendagarria gehiegizko ekipamendu informatikoa erosi eta bere kabuz erabil dezan uztea.
  • Egiazta ezazu antibirus bat erabiltzen duela birusik eza bermatzeko eta bestelako arazoak saihesteko.
  • Internetera konektatutako ordenagailua guztiontzat den eskolako toki batean egotea komeni da.
  • Ziurta ezazu zure seme-alabek ez dutela denbora gehiegi ematen ordenagailuaren aurrean. Arautu Internetera konektatzeko denborak, erabilera ordutegiak, etab. Ezarri egun baterako gehienezko denbora eta egiaztatu denbora hori errespetatzen dutela.
  • Lagun iezaiezu teknologia berrien erabileraren eta bestelako jardueren arteko oreka aurkitzen, hala nola ariketa fisikoak edo gizarte harremanak.
  • Argi utzi, aita-ama zaren heinean, zure seme-alaben zerbitzura zaudela arazorik izatekotan. Seme-alabek, behar izatekotan, guri laguntza eskatu ahal izatea garrantzitsua da.
  • Seme edo alaba batek arazo batekin gugana jotzen badu, lasai eta baretasunez erantzun beharko dugu.

NOLA UTZI ZURE SEME-ALABAK BABESGABE TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAN?

Adingabeak pantailen aurrean babesgabe uztea erraza da. Horretarako, gomendio hauek jarraitzea besterik ez duzu:

  1. Utzi adingabearen eskura ordenagailu, tableta edo mugikor modelorik onena eta erabil dezala nahi duen moduan.
  2. Kokatu ordenagailua toki pribatuetan. Utz iezaiezu gailu hauek toki pribatu horietara eramaten, nahi duten guztietan.
  3. Egiazta ezazu gailuek web-kamera izan dezaten.
  4. Utz iezaiezu gailu hauek nahi adina erabiltzen.
  5. Etxetik irteten ez badira, hobe. Hartara, “kontrolatuta eta seguru” egongo dira.
  6. Ez jarri zalantzan zure seme-alaba. Gainerakoak dira beti arazoa.
  7. Ordenagailua kentzeko mehatxua nahikoa da seme-alabak hezteko.
  8. Azpimarratu sarean dena posible dela, dena doakoa dela eta inork ez duela inoiz jakingo nor izan den.
  9. Ez sustatu sarearen sormenezko erabilera alternatiborik.
  10. Arazo teknikoen aurrean, konpondu zuk arazo guztiak. Eman seme-alabei dena eginda.

Digital Umezurtzak

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos