Nola lagundu ikasleei

Irakasleak Nola lagundu ikasleei

JARRERA GOMENDAGARRIA

  • Sortu konfiantzazko ingurune bat Interneten erabilerari dagokionez. Hitz egin, partekatu, hausnartu eta jolas egin zure ikasleekin eta utz iezaiezu haiei Internet nola erabili behar den azaltzen.
  • Errespetatu ikasleen intimitatea eta pribatutasuna. Konfiantza eta errespetua lantzea ezinbestekoa da bizi-zikloan zehar.
  • Baliteke gure ikasleek ezaguera tekniko gehiago izatea, baina guk bizitzaren esperientzia, sen ona eta testuinguru soziala ulertzen irakats diezaiekegu.
  • Sustatu ikasleek erosten dituzten gailuak beren adinerako egokiak izan daitezen.
  • Argi izan ikasleen aldetiko teknologia berrien erabileraren helburua zein den. Zein helbururekin erabiliko dituzte zure ikasleek teknologia berriak, zertarako?
  • Sustatu ikasleen intimitatearen babesa teknologia berrien erabilera. Argitaratzen dutenarekiko erantzukizuna hartzea, informazio eta datu pertsonalak inoiz ere ez ematea, web-kameraren erabilera ekiditea, argazkiak ezezagunekin ez partekatzea, etab. “Agian ez duzu izango ezer ere ezkutatzeko… baina gauza asko babestu behar dituzu”.
  • Sustatu erabiltzaile-kontu mugatu bat sortzea adingabeek sistema eragilea erabil dezaten.
  • Irakats iezaiezu ezezagunez ez fidatzen: Informazio pertsonala edo familiari buruzko informazioa ez ematea.
  • Zure ikasleek ezezagunen batekin harremana ezartzen badute, pertsona horri buruzko informazio gehiago lor daiteke sarean.
  • Ikasleek ez dute ezezagunekin geratu behar. Eta, beharrezkoa balitz, konfiantzazko norbaitekin joan beharko dira: senide bat, lagunak, etab.
  • Sustatu babes sistemen erabilera saihestu nahi diren edo egokiak ez diren webguneak kanpo uzteko.

ERABILERA EGOKIEN INGURUKO KOMUNIKAZIOA

  • Irakatsi zure ikasleei oinarrizko segurtasun jarraibideak ulertzen eta errespetatzen.
  • Sustatu sarea erabiltzeko orduan bakarrik egon ez daitezen eta egon adi zure ikasleen beharrei. Gazteenek ez dute Internet modu autonomoan erabili behar.
  • Irakats iezaiezu lehentasuna beti pertsonei eta kontaktu pertsonalei ematen, teknologia berrien erabileraren aurretik.
  • Sustatu pentsamendu kritikoa. Irakats iezaiezu informazioa zalantzan jartzen, testuinguruan aztertzen, alderatzen eta egiaztatzen. Kontuan hartu behar da testuaren egilea nor den, ekarpen subjektiboa edo objektiboa den, informazioren xedeak zeintzuk diren eta, azkenik, zein webguneren edo estekaren bidez iritsi garen testu horretara.
  • Azaldu zein egoeratan den desegokia teknologia berriak erabiltzea. Esaterako, ikasteko orduan, familiartean jateko edo afaltzeko orduan, ibilgailu bat gidatu bitartean, lo egiteko orduan edo berariaz erabilera hori debekatzen duten ikuskizunetan edo tokietan.

ARAUTU ORDUTEGIAK ETA MUGAK EZARRI

Gogora ezazu gizarte sareak eta Internet ez direla onak edo txarrak, beren horretan. Ematen zaien erabileraren araberakoa da hori. Beraz, gure ikasleek gailu hauei eskolan ematen dieten erabilera arautzea komeni da:

Antolatu ikasleen aldetiko teknologia berrien erabilera eskola ordutegian zehar:

  • Argi izan teknologia berrien erabileraren helburua zein den, hezkuntza baliabide interesgarria izan daitezke eta. Zertarako erabil ditzakete zure ikasleek teknologia berriak?
  • Ezarri Internetera konektatzeko ordutegiak. Betiere kontuan hartu adina eta heldutasun maila, hezkuntza baliabideak, aisialdia eta beste jarduerekiko oreka.
  • Gida itzazu ikasleak aisialdia kudeatzeko orduan, jardueren arteko oreka aurki dezaten. Garrantzitsua da eskolako lanei, aurrez aurreko harreman sozialei eta atsedenaldiari lehentasuna ematea, teknologia berrien aurretik.

Jarri mugak erabilera desegokiei

  • Sustatu gastu ekonomikoen mugaketa (telefono mugikorraren, jokoen, eta abarren kasuan).
  • Mugatu edukiak (indarkeria, pornografia, arrazakeria, sexismoa, etab.).
  • Debekatu jokabide jakinak, esaterako: Internet bidezko ordainketak burutzea, apustuak egitea, erosketak, datu pertsonalak ematea edo sarbide-kodeak edo pasahitzak partekatzea.
  • Debekatu ezezagunei argazkiak bidaltzea edo ezezagunekin web-kamera erabiltzea.

Argi utzi ikasleei zer edo zer arraroa edo desatsegina jasotzen edo aurkitzen badute, guraso edo hezitzaileekin hitz egin behar dutela. Komunikazio-kanal bat irekita uztea komeni da, behar izatekotan laguntza eska dezaten.

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos