Pribatutasuna sare sozialetan

Gurasoak Pribatutasuna sare sozialetan

1.-Whatsapp

 

Whatsapp berehalako mezuak bidaltzeko aplikazioa da, dituen funtzio nagusiak idatzizko eta ahotsezko mezuak bidaltzea, multimedia edukiak partekatzea eta deiak egitea da eta hau guztia Internet erabiliz egiten da. Egun mila milioi erabiltzaile baina gehiago ditu.

Bideoan whatsappeko pribatutasun aukera nagusiak nola konfiguratzen diren azaltzen da.

      • Kontua konfiguratzea.
      • Perfileko argazkia eta egoera.
      • Blokeoa.
      • Irakurketa berrespena.
      • Elkarrizketa zifratuak.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=yLe4nXuVdhw&t=4s

Gomendioak:

      • Egiazta ezazu komunikazioaren beste aldean dagoen pertsona berak dioena dela.
      • Ezar iezaiozu blokeatzeko gakoa zure gailuari.
      • Egunera ezazu aplikazioa bertsio berria ateratzen den bakoitzean.
      • Ezaba ezazu elkarrizketen historiala maiz.
      • Kontu izan txateatzeko erabiltzen dituzun WIFI sareekin.
      • Ez eman informazio pribaturik.
      • Erabilera baldintzak eta pribatutasun politikak berrikusi.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html

 

2.- Instagram

 

Instagram aplikazioa 2010ean erabiltzaileek euren argazki eta bideoak partekatzeko sortu zen sare soziala da. Ezaugarrietako bat argazki eta bideoei filtro eta markoak ezartzen uztea da. Zerbitzu honek edozeinek zure argazki eta bideoak ikustea baimentzen du, beraz, zure perfila publiko izatea eta edozeinek zure materiala ikus dezan ekiditeko aktiba ezazu kontu pribatua aukera.

Bideoan beste hainbat segurtasun funtziori buruzko orientabidea ematen da:

      • Aktibitatea.
      • Gehiegikeria salatzea.
      • Erabiltzailea blokeatzea.
      • Argazkia non egin den.
      • Kokapen geografikoa.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=U3GNiM7UK6c

Gomendioak:

      • Informazioa partekatua aurretik zure perfilaren pribatutasun konfigurazioa egiazta ezazu.
      • Kontu izan eta ez partekatu informazio konprometiturik.
      • Ez onartu ezezagunen lagun izateko eskaerarik.
      • Laguntza behar baduzu jo ezazu esteka honetara .

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html

 

3.- Twitter

 

Twitter 2006an sortutako microblogging erako sare sozial bat da. Beronen ezaugarri nagusia “txio” (Tweet) izenez ezagutzen den140 karakteretara mugatutako mezuak bidaltzeko aukera ematea da. Gainerako sare sozialekin alderatuta, erabiltzaileek sortutako informazioaren gehiengoa publikoa da, hala ere, pribatutasun aukerak gehitzea badago.

Ondorengo bideoan honen inguruko orientabideak ematen dira:

      • Profila editatzea.
      • Segurtasuna.
      • Pribatutasuna.
      • Jarraitzaileak.
      • Isildu, kontu bat blokeatu edota salatu.
  • Kontuari lotutako aplikazioak.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=-NsNuJUtKwo

Gomendioak:

      • Tweeterren erregistratu aurretik: Gomendagarria da erabilera baldintzak eta pribatutasun politikak berrikustea.
      • Erregistratuta egonez gero berrikusi zure profilaren pribatutasun konfigurazioa eta lehenetsitako aukerak.
      • Ezer publikatu aurretik pentsatu eta kontu izan konpromezuan jar zaitzaken informazio pribaturik ez plazaratzeko.
      • Ez onartu ezezagunen laguntasun eskaerarik.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html

 

4.- Facebook

Facebook 2004an Harvardeko Unibertsitatean sortutako sare soziala da. Gaur egun gehien erabiltzen den sare sozialetako bat da eta 1400 miloi erabiltzaile baina gehiago ditu. Facebooken zenbait datu beti egongo dira publikoki eskuragarri, izena eta biografiako argazkia esaterako, baina gainerako funtzio gehienetarako sare sozialak pribatutasun konfigurazio maila aukera desberdinak eskaintzen dizkigu.

Bideoan ondorengo atalen inguruko orientabideak ematen dira:

      • Pribatutasuna.
      • Biografia eta etiketatzea: Zeinek ikus dezake zure biografia eta zeinek publika dezake bertan? Eta etiketen kudeaketa.
      • Zeure profilarekin elkar eraginean egon eta egoera horretan jarraitzea nahi ez duzun blokea dezakezu. Erabiltzaileak, aplikazioak, mezuak, orriak…
      • Erregistratu zaren aplikazio guztiak eta bakoitzari emandako baimenak ikustea.
      • Sare sozial hau erabiltzen ari zaren bitartean publizitatearen gaineko kontrola.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=_Wl0XWJ9Geo

Gomendioak:

      • Facebooken erregistratu aurretik: Gomendagarria da erabilera baldintzak eta pribatutasun politikak berrikustea.
      • Erregistratuta egonez gero berrikusi zure profilaren pribatutasun konfigurazioa eta lehenetsitako aukerak.
      • Ezer publikatu aurretik pentsatu eta kontu izan konpromezuan jar zaitzaken informazio pribaturik ez plazaratzeko.
      • Ez onartu ezezagunen laguntasun eskaerarik.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html

 

5.- Youtube

Youtube bideoak ikusi eta partekatzeko Interneteko web gune nagusia da. 2005ean sortu zen eta izan zuen onarpena zela eta Googlek 2006an erosi zuen.

Beheko estekako bideoan azaltzen da nola konfiguratzen diren Youtubeko aukera nagusiak:

      • Pribatutasuna.
      • Segurtasuna.
      • Kontuak elkartu, jarraitzaileak, etab.
      • Gomendioak.
      • Iragarkien konfigurazioa.
      • Bideoak ezkutatu.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=EEM2r-TKw1Y

Gomendioak:

      • Pribatutasun aukerak konfiguratu.
      • Ondo pentsatu informazioa partekatua aurretik.
      • Ziurtatu grabazioa egin den inguruak ez duela beharrezkoa baina informazio gehiago ematen: geolokalizazioa, erosahalmena, etab.
      •  Beste pertsona batzuen informazioa partekatu behar baduzu, egin aurretik galde iezaiezu ados dauden ala ez.
      • Youtubeko politiken eta segurtasun erreminten inguruko informazio gehiago jaso dezakezu hemen .

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html

 

6.- Snapchat

Snapchat berehalako mezularitzarako aplikazioa da. Oso erabilia da nerabeen artean multimedia mezuak bidaltzeko. Ezaugarri nagusia da multimedia dokumentuak jasotzailearen gailutik  desagertzen direla ikusi eta 1-10 segundo ondoren. Honek snapchat bidezko informazioaren kontserbazioa ezinezkoa den ustea sustatu du, usteak uste, pantaila harrapatze edota beste gailu batekin egindako argazki batek bidalitako informazioaren kopia manten dezake.

 

Bideoan snapchateko segurtasun funtzioen inguruko orientabideak ematen dira, hala nola:

      • Datu pertsonalak.
      • Egiaztatze kodea.
      • Filtroen administrazioa.
      • Kontaktuak.
      • Historia zeinek ikus dezaken eta zeinek ez.
      • Elkarrizketen historiala ezabatzea.
      • Gogaitzen gaituzten erabiltzaileak blokeatzea.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=e4RWhzxPre4

Gomendioak:

      • Egiazta ezazu komunikazioaren beste aldean dagoen pertsona berak dioena dela.
      • Ezar iezaiozu blokeatzeko gakoa zure gailuari.
      • Ez eman informazio pribaturik.
      • Ezaba ezazu elkarrizketen historiala maiz.
      • Kontu izan txateatzeko erabiltzen dituzun WIFI sareekin.
      • Egunera ezazu aplikazioa bertsio berria ateratzen den bakoitzean.
      • Erabilera baldintzak eta pribatutasun politikak berrikusi.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos