Nabigatzaileak

Gurasoak Nabigatzaileak

Web nabigatzaile bat web guneetara sarrera ahalbideratzen duen software, aplikazio edo programa bat da; artxibo eta web gune ezberdinetako informazioa interpretatzen du hauk ikusgarri izan daitezen. Nabigatzaileak edozein webgunetara sartzeko ordenagailuan instalatzen ditugun programak dira. Erabilienak honakoak dira: Google Chrome, Firefox (Mozilla) eta Internet Explorer.

 

1.-Chromeko pribatutasuna konfiguratzea

Google Chrome kode irekiko proiektuetatik eratorria izan arren,  Googlek garatutako software jabeduna edo kode itxia duen web nabigatzailea da. Dohakoa da eta 750 milioi erabiltzaile baina gehiago ditu, munduko nabigatzaile erabilienetako bat da.

Ondorengo bideoan Chromeren pribatutasun eta segurtasunaren inguruko azalpenak ematen dira:

  • Konfigurazioa eta pribatutasun aukerak.
  • Edukiaren eta nabigazioaren konfigurazioa. Cookieak, osagarriak, kokapena, babestutako edukiak, frogarik gabeko guneetara sarbidea, nabigazio datuak ezabatzea.
  • Saioa hasieraren konfigurazioa.
  • Pasahitz eta formularioen konfigurazioa.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=gdfxTPW8eOo

Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen da.

 

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html  eta  Wikipedia.

 

2.-Internet Explorerren pribatutasuna konfiguratzea

Internet Explorer 1995 urteaz geroztik Microsoftek Microsoft Windows sistema eragilerako garatz duen nabigatzailea da eta bertsioak dohainik deskargatzeko aukera zegoen. Egun nabigatzaileak mantentze lanak jasotzen dituen arren 2015ean iragarpena egin zuten: Windows 10etik aurrera Microsoft Edge nabigatzaileak ordezkatuko zuen Explorerra.

1999an nabigatzaile erabilienetako bat izan zen, erabilerak ordea gutxinaka behera egin du azken urteetan konpetentziaren nabigatzaile berrituak direla eta. Azken bertsioa Internet Explorer 11 izan zen.

Bideoan Internet Explorerraren pribatutasun eta segurtasunaren inguruko orientabidea eskaintzen da:

  • Pribatutasun aukeren konfigurazioa: Cookieak, guneak, kokapena, popup leihoak blokeatzea, inprivate, etab.
  • Nabigazio historiala konfiguratzea.
  • Arakatzea konfiguratu.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=2BsdQtO2BTA

Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen da.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html  eta Wikipedia.

 

3.-Firefoxen pribatutasuna konfiguratzea

Mozilla Firefox (Firefox soilik deitua) kode libre eta irekiko nabigatzailea da, Mozilla korporazioak eta Mozilla Fundazioak koordinatuta Linux, Android, iOS, macOS eta Microsoft Windowserako garatua. Gecko motorea darabil web guneak renderizatzeko eta honek egungo eta etorkizuneko web estandarrak inplementatzen ditu.

 

Bideoan Firefoxeko pribatutasun eta segurtasunaren inguruko argibideak ematen dira atal hauen inguruan:

  • Pribatutasun aukerak konfiguratzea.
  • Arakatze aukerak konfiguratzea.
  • Nabigazio historialaren konfigurazioa.
  • Historialaren konfigurazio pertsonalizatua.
  • Helbide-barraren konfigurazioa.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ZXghR8u5YWQ

Emandako pribatutasun eta segurtasun aukerak zehatz-mehatz berrikustea gomendatzen da.

Iturria: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. https://www.aepd.es/videos/index.html  eta Wikipedia.

Nerabeentzako proba

Zure internetekiko menpekotasun maila jakin nahi al duzu?

Galdetegia egin

Con quién colaboramos